Haragijalea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Haragijalea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Otsoa (Canis Lupus)

NON BIZI DA?

Otsoa, mota askotariko habitatetan uarki daiteken animalia da. Oro har, baso hostotsuetan bizi dira, baina bizirauteko behar dituzten harrapakin nahikoak duaden edozein lekutan bizi daitezke. Nahiz eta 1950. urtean otsoa guztiz desagertua egon, azkenengo urteetan gero eta otso gehiago daude Esuakdin, batez ere Karrantzako aldean.




Otso talde bat orein bat ehizatzen
ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Otsoa animalia haragijalea da, eta kate-trofikoaren goikaldean dago kokatuta. Euskadin ez daude Amerikan bezain harrapakin handirik (bisonteak,altzeak...), beraz orkatzak, oreinak, untxiak edo erbiak jaten dituzte.

BIZIMODUA:
Otsoak 6-20 kopuruko taldeetan bizi dira, Haragijaleak direnez, talde batean bizitzeak gauza asko errazten dizkie ehizatzerako orduan. Otsoak, pentsatzen denaren kontra, ez dira animalia agresiboak, baina beste edozein animaliarekin borroka egingo dute janaria edo haien lurraldea defendatzeko.
Eme bakoitzak lau edo 6 kume ditu kumaldi bakoitzean.

ETSAIAK:
Otso bakarti bat basoan
Euskadin ez dago otsoa hil dezakeen beste animaliarik, beraz bere etsai bakarra gizakia da. 1950. urtean ehiza zela eta, otsoa guztiz desagertu egin zen, baina gaur egun, sortea badaukagu, Karrantza aldeko basoetan ikus daitezke.




Izurdea (Delphinus Delphis)

NON BIZI DA?
Izurde taldea ehizan
Izurdea mundu osoko itsasoetan bizi den zetazeo bat da. Ur tropikal eta subtropikaletan bizi ohi da, baina Japoniako itsasoetan edota itsaso Beltzean ikusiak izan dira. Euskadin, Santurtzitik itsasoan barrena bagoaz, izurdeak edota baleak ikus daitezke.

ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Izurde jaio-berriak esneaz elikatzen dira. Helduak berriz, arrainak, txibiak eta itsaskiak jaten dituzte, haien hortz zorrotzetaz baliatuta. Izurdeak taldean ehizatzen dute, denon artean arrain kopuru handiagoa lortzeko asmoz.

BIZIMODUA:
Izurde emea bere kumearekin
Ez dago desberdintasun nagusrik arren eta emeen artean. Normalean, emeek 5 edo 12 urte dituztenean lortzen dute heldutasun sexuala, eta arrek berriz 9 edo 13 urte dituztenean. Kume bakarra izaten dute, zeinek amarekin eta taldearekin 3 edo 6 urtez bizi da, ehiza teknikak eta itsasoan bizirauteko teknikak ikasiz. 


Mokozabala (Platalea Leucorodia)

NON BIZI DA?
Mokozabalak zangaluzeen taldeko ur baxuetako lurraldeetan eta hezegunetan bizi diren hegaztiak dira. Euskadin; Urdaibain, Mundakan eta Txingudin ikus daitezke.

ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Moko luzea eta zapala dutenez, erraz arakatu dezakete hezeguneetako lokatza arrain txikiak, intsektuak edo larbak aurkitzeko.

Mokozabal Arrosa
ITXURA:
Mokozabalak oso erraz antzeman daitezkeen hegaztia dira, bere moko berezia eta bere zango luzeak direla eta. Arren eta emeen artean ez dago desberdintasun handirik (mokoaren luzeera, batez ere), baina mokozabal mota desberdinen artean badago deberdintasunik, kolorea batez ere. Talde txikietan bizi da, eta eguneko 24 orduak pasatzen ditu ehizan.


ERRUTE GARAIA:
Mokozabal talde gaztea
Mokozabalak klima beroko herrialdeetara emigratzen dute negua pasatzeko asmoz. Negua pasa eta gero bueltatu (otsailean edo martxoan) eta jarraigo denboraldian habia egiten hasten dira, sastrakak eta makiltxoak erabiliz. Habia zuhaitz edo zuhaixka batean egiten dute. Gutxi gora-behera, 1-5 arrautz artean erruten dituzte. eta bi gurasoek parte hartzen dute txiten hazkuntzaz.