Mokozabala (Platalea Leucorodia)

NON BIZI DA?
Mokozabalak zangaluzeen taldeko ur baxuetako lurraldeetan eta hezegunetan bizi diren hegaztiak dira. Euskadin; Urdaibain, Mundakan eta Txingudin ikus daitezke.

ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Moko luzea eta zapala dutenez, erraz arakatu dezakete hezeguneetako lokatza arrain txikiak, intsektuak edo larbak aurkitzeko.

Mokozabal Arrosa
ITXURA:
Mokozabalak oso erraz antzeman daitezkeen hegaztia dira, bere moko berezia eta bere zango luzeak direla eta. Arren eta emeen artean ez dago desberdintasun handirik (mokoaren luzeera, batez ere), baina mokozabal mota desberdinen artean badago deberdintasunik, kolorea batez ere. Talde txikietan bizi da, eta eguneko 24 orduak pasatzen ditu ehizan.


ERRUTE GARAIA:
Mokozabal talde gaztea
Mokozabalak klima beroko herrialdeetara emigratzen dute negua pasatzeko asmoz. Negua pasa eta gero bueltatu (otsailean edo martxoan) eta jarraigo denboraldian habia egiten hasten dira, sastrakak eta makiltxoak erabiliz. Habia zuhaitz edo zuhaixka batean egiten dute. Gutxi gora-behera, 1-5 arrautz artean erruten dituzte. eta bi gurasoek parte hartzen dute txiten hazkuntzaz.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina