NON BIZI DA?
Basurde talde bat basoan barrena |
Basurdea, Euskadin erraz ikus daitezken animalienetakoa da. Baso eta ingurune sastrakatsuak dituzte gogoko, baina belardi zabaletan, nekazaritza lurretan edota paduretan ere ikusiak izan dira. Euskadiko hainbat Parke Naturaletan eta eremu desberdinetan aurki daitezke basurdeak, esate baterako, Gorbean edo Urkiolan.
ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Basurdeak animalia orojaleak dira, sustraiak edozein motatako fruitak, belarra, garia, artoa, barazkiak edota beste animalia txikiak (bizirik edo hilda) jateko kapaza.
BIZIMODUA:
Basurde emeak kumeekin |
Basurdeak oso animalia sozialak dira eta dozena erdiko taldeak osatzen dituzte emez eta kumez osatuta. Egunean zehar, ez dira oso aktiboak, baina arratsalde eta gauetan basotik zehar mugitzen dira janari bila, 2 edota 14 kilometro eginez. Nahiz eta animalia indartsuak izan, etsaiak dituzte. Ehiztariek trofeo bezala hiltzen dituzte, baserritarrek haien landak eta hortuak babesteko. Horretaz gain, basoetan bertan etsai naturalak dituzte: otsoak.
Basurde-kumea |
Tamaina da arren eta emeen arteko desberdintasun nagusia, baita letaginen tamaina ere. Estaldura garaian, taldeko eme guztiek erditzeko momentua sinkronizatezen dute. Momentua heltzen denean, emeak taldea utzi eta basoan barrena sartzen da. Gutxi gora-behera sei basurdekume izaten dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina