Izurdea (Delphinus Delphis)

NON BIZI DA?
Izurde taldea ehizan
Izurdea mundu osoko itsasoetan bizi den zetazeo bat da. Ur tropikal eta subtropikaletan bizi ohi da, baina Japoniako itsasoetan edota itsaso Beltzean ikusiak izan dira. Euskadin, Santurtzitik itsasoan barrena bagoaz, izurdeak edota baleak ikus daitezke.

ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Izurde jaio-berriak esneaz elikatzen dira. Helduak berriz, arrainak, txibiak eta itsaskiak jaten dituzte, haien hortz zorrotzetaz baliatuta. Izurdeak taldean ehizatzen dute, denon artean arrain kopuru handiagoa lortzeko asmoz.

BIZIMODUA:
Izurde emea bere kumearekin
Ez dago desberdintasun nagusrik arren eta emeen artean. Normalean, emeek 5 edo 12 urte dituztenean lortzen dute heldutasun sexuala, eta arrek berriz 9 edo 13 urte dituztenean. Kume bakarra izaten dute, zeinek amarekin eta taldearekin 3 edo 6 urtez bizi da, ehiza teknikak eta itsasoan bizirauteko teknikak ikasiz. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina