Orein Gorria (Cervus Elaphus)

NON BIZI DA?
Oreina, Euskal Herri osoan bizi den ugaztuna da. Nahiz eta duela 30 urte espeziea ia desagertua egon (ehizaren ondorioz), Euskal Herriko parke naturalek egindako ahaleginei esker gaur egun orein talde handiak ikus daitezke basoetan eta belardietan, batez ere Arabako aldean, Gorbeako Parke Naturalean etab.

ZERTAZ ELIKATZEN DIRA?
Belarjaleak dira, eta udaberrian eta udan zehar belar berdea, landareak eta zuhaitzen hostoak jaten dituzte. Neguan berriz, elurra dela eta sustraiak edota adar lehorrak jaten dituzte. Normalean, aktiboagoak dira eguneko lehen orduetan eta gauean.  

Orein emea bere kumearekin
ARRA EDO EMEA?
Arrak eta emeak erraz desberdin daitezke: arrak emeak baino handiagoak dira eta adarrak dituzte. Udazkenean, irailean eta urrian hain zuzen ere, estalketa garaia da eta mendietan arren marruak entzun daietzke emeak elkartzeko asmoz. Ar batek, 20 emez osatutako talde bat izan dezake. Estalketa garaia pasa eta gero, haurdun geratu diren orein-emeak taldea eta belardi zabalak uzten dituzte  eta basoan barrena sartzen dira, erditu arte. Normalean oreinkume bat edo bi izaten dituzte udaberria aldera. 

ETSAIAK:
Nahiz eta animalia indartsuak izan (ar batek 200kg pisa ditzake), etsai naturalak ere baditu, gizakiaz aparte. Karrantza aldean, otso ugariko lekua denez, oreinek arazoak izan dituzte bertan zehar hedatzeko. Beraz esan dezakegu otsoa eta gizakia direla bere etsai nagusiak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina