Belarjalea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Belarjalea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Koipua (Myocastor coypus)

NON BIZI DA?
Koipu pare bat urtean
Uretako karraskaria izaki, ezin hobeto moldatzen da ingurune horretan; uretatik hurbil egon ohi da beti, eta 5 minutu inguru arte iraun dezake urpean murgilduta. Bikote-bizimodua egiten du. Galeria laburrak hondeatzen ditu ibaiertzetan eta horien barrenean ezartzen du kabia. Europan, urte osoan dagokio ugalketa-garaia. 

ZERTAZ ELIKATZEN DA?
Uretako landareen hostoez eta zurtoinez elikatzen da.

TAMAINA:
Burua eta gorputza, 40-65 cm. Buztana, 30-40 cm. Pisua, 7-9 kg.


Koipu bat uretan sartzen
BIZIMODUA:
Emeek bi kume aldi izatren dituzte urtean; 128-132 egun bitarteko sabelaldiaren ostean izaten dituzte kumeak, bospasei. Jaioberriak iledunak eta oso garatuak izan ohi dira, erditu eta gutxira igeri egiteko gai direnak; halere, ez dira beregain bilakatzen hiru hilabetara arte.


Orein Gorria (Cervus Elaphus)

NON BIZI DA?
Oreina, Euskal Herri osoan bizi den ugaztuna da. Nahiz eta duela 30 urte espeziea ia desagertua egon (ehizaren ondorioz), Euskal Herriko parke naturalek egindako ahaleginei esker gaur egun orein talde handiak ikus daitezke basoetan eta belardietan, batez ere Arabako aldean, Gorbeako Parke Naturalean etab.

ZERTAZ ELIKATZEN DIRA?
Belarjaleak dira, eta udaberrian eta udan zehar belar berdea, landareak eta zuhaitzen hostoak jaten dituzte. Neguan berriz, elurra dela eta sustraiak edota adar lehorrak jaten dituzte. Normalean, aktiboagoak dira eguneko lehen orduetan eta gauean.  

Orein emea bere kumearekin
ARRA EDO EMEA?
Arrak eta emeak erraz desberdin daitezke: arrak emeak baino handiagoak dira eta adarrak dituzte. Udazkenean, irailean eta urrian hain zuzen ere, estalketa garaia da eta mendietan arren marruak entzun daietzke emeak elkartzeko asmoz. Ar batek, 20 emez osatutako talde bat izan dezake. Estalketa garaia pasa eta gero, haurdun geratu diren orein-emeak taldea eta belardi zabalak uzten dituzte  eta basoan barrena sartzen dira, erditu arte. Normalean oreinkume bat edo bi izaten dituzte udaberria aldera. 

ETSAIAK:
Nahiz eta animalia indartsuak izan (ar batek 200kg pisa ditzake), etsai naturalak ere baditu, gizakiaz aparte. Karrantza aldean, otso ugariko lekua denez, oreinek arazoak izan dituzte bertan zehar hedatzeko. Beraz esan dezakegu otsoa eta gizakia direla bere etsai nagusiak.